"Nahiz eta Langraitzen 5. edo 6. postuan geratu, Euskadiko Enduro txapelduna izatea lortu nuen"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko aza. 12a, 08:58

ANDER BARADO (Amurrio) junior kategorian Euskadiko Enduro txapelduna da. Nahiz eta irailean bilakatu zen txapeldun, motozale amorratu denez oraindik Crosscountry-ko Euskadiko txapelketan dabil, ahalik eta posturik onena lortu nahian.

Zorionak! Euskadiko txapelduna izateak zer suposatzen du zuretzat?

Ba azkenengo lasterketa oso garrantzitsua izan zen. Postu ona lortu behar nuen txapeldun izateko.

ANDER BARADO (Jaiotza urtea, Amurrio) junior kategorian Euskadiko Enduro txapelduna da. Nahiz eta irailean bilakatu zen txapeldun, oraindik Crosscountry-ko Euskadiko txapelketan dabil, ahalik eta posturik onena lortu nahian.

Zorionak! Euskadiko txapelduna izateak, zer suposatzen du zuretzat?

Ba azkenengo lasterketa oso klabea izan zen. Postu ona lortu behar nuen txapeldun izateko. Puntuengatik lehenengo postua nuen, baina hor mantendu behar nintzen. Azkenengo lasterketan, Nanclaresekoan, erorketa bat izan nuen eta ez nuen postu onik lortu. Horregatik txapeldun nintzela ohartu nintzenean... Buff izugarrizko poztasuna sentitu nuen, ileak puntan jarri zitzaizkidan eta guzti.

Nahiz eta lurrera erori beraz, txapeldun bilakatu zinen

Bai, sailkapen orokorrean lehenengo postua nuen eta puntu aldetik aldea ateratzen nien bestei, orduan horri esker, nahiz eta Nanclaresen 5 edo 6. postuan geratu, txapeldun izatea lortu nuen.

Horrelako garaipen bat lortzen duzun lehen aldia da?

Bai egia esan motorrarekin zerbait irabazten dudan lehen aldia da bai. Hau lehiatzen dudan 3.urtea da eta aurreko denboraldietan oso normal aritu nahiz.

Aurten, lagunen eta batez ere Amurrion sortu dugun motorzale talde bati esker denboraldi ona egin dut. Laguntza asko eman didate eta lasterketa guztietan nirekin egon dira. Normalean ere, elkarrekin entrenatzen dugu gainera.

Zein da talde hori?

Emon Gas Team deitzen da taldea. Azken finean, motorrean ibiltzea gustuko dugun lagun talde bat gara.

Motorrean ibiltzen garenak 15 edo izango gara, baina horrez gain, badago babesten gaituen jendea ere. Horietatik 7 gara lehiatzen dugunok, zoritzarrez kirol garestia da.

Lau lasterketek osatu dute Euskadiko Txapelketa. Zein izan da politena edo gehien gustatu zaizuna? Zergatik?

Munitibarreko enduroa izan zen onena, oso ondo pasatu nuen. Lasterketa bakoitzean antolakuntza erabakitzen du zirkuitua eta Munitibarrekoa oso dibertigarria eta politena iruditzen zait.

Eta gutxien? Zergatik?

Azkenengoa, Nanclaresekoa. Oso lursail sikua, txarra dena harriekin eta gainera erori nintzen, beraz hori izan da gutxien gustatu zaidana.

Enduroaz gain, crosscoutryan ere aritzen zara ezta?

Bai erresistentziako beste modalitate bat da, baina apur bat alboratuta daukadala esan dezaket.

4. postuan nioan eta lasterketa batera sukarrarekin joan nintzen eta azkenean erretiratu behar izan nintzen ezin nuelako.

Beraz, horrek apur bat urrundu nau. Gainera, enduruoa izan da betidanik gustatu zaidana eta horrekin lanean jarraituko dut.

Noizbait pentsatu duzu beste modalitateren batera salto egitea? Adibidez trialera edo?

Bai beno, motokrosean ere ausartzen naiz, baina entrenatzeko. Azken finean enduroan eta motokrosean erabiltzen diren motorrak ere ezberdinak dira, baina apur batean aritzeko eta entrenatzeko balio dit.

Superenduroan aritu zara? Zein ezberdintasun dago enduroarekin konparatuz?

Superenduroan ez, baina urriaren 24an Bartzelonara joan ginen Xtrem Enduro batera. Guztira Emon Gasetik 22 pertsona joan ginen eta horietatik 9 edo 10 txapelketan parte hartu genuen.

Zer ezberdintasun dago enduro eta xtrem enduroaren artean?

Xtrem enduroa izugarrizko esfortzu fisikoa eskatzen duen modalitatea da.

Baina niretzat hori da politena, gero eta esfortzu gehiago egin behar izatea eta saiatuz eta saiatuz ahal duzula ikustea.

Lehen kirol garestia dela aipatu duzu, ezta?

Oso garestia da bai. Motorra eta bere mantenuak suposatzen dituen gastu guztiez gain, Euskal Herriko Federazioa garestiena da. 50 euro ordaindu behar ditugu edozein txapelketan parte hartzeagatik.

Euskal Herritik kanpo, ordea 30 euroren inguruan dago inskripzioa eta gainera normalean, oparitxoren bat. Horrez gain, beste 200-300 euro joaten zaizkigu mediku aseguru eta federazioko lizentzietan. Motorreko gurpilak... esaten jarraitzen baldin badut... Diru asko da.

Entrenatzerako orduan, nola egiten duzue?

Nahiko arazo ditugu, Gordexolara joan behar garelako.

Horrez gain, Amurrioko udala badirudi gure kontra dagoela. Munizipalak beti saiatzen dira aitzakiaren bat bilatzen herritik gaudenean gu multatzeko, nahiz eta, paper guztiak modu legalean eramaten ditugun.

Godexolaz gain, zein beste tokietara mugitzen zarete?

Gehienbat Gordexolara, gertuen daukagulako. Bestela Miranda de Ebro, Munitibar edo horrelako zirkuitutara goaz. Bilbondotik, adibidez, badago inguru honetako motokros zirkuiturik handiena eta teknikoena. Azkenean, edo horrelakoetara zoaz edo ordainduzko zirkuituak erabili behar dituzu eta ni bezala ehunka pertsona gaude; kanpora joan behar garenak entrenatu ahal izateko eta askotan, gainera ordainduz.

Gehien bat, zirkuituak erabiltzen ditugu, mendian badirudi jendea molestatzen dugula. Nik uste jendeak gaizkile batzuk bezala hartzen gaituztela eta mendira goazela motorrarekin tontoarena egitera eta ez, ez dute ulertzen kirol bat praktikatzen dugula.

Udalari eskaeraren bat egin diozue Amurrion entrenatzeko guneren bat egokitzeko?

Haiekin hitz egiten saitu gara baina oso zaila da. Aialako Motor Klubaren parte gara, Gordexola Xtrem lasterketa antolatzen dugu, Espainian enduro txapelketatik garrantzitsuena dela. Ez dugu Amurrion egiten, ez digutelako uzten, Gordexolan ondo gaudela uste dute. Amurrion mendiko araudia aitzakiatzat hartuz ezin dugu ezer egin.

Gainera horrelako lasterketa bat Amurriorako aberasgarria izango litzateke, jende mordoa ekartzen baitu eta tabernarientzat adibidez, dirua ekarriko lukeelako.

Crosscountryko- txapelketa bukatu ostean, zer egingo duzu? Zein da zure helburua?

Larunbat honetan bukatzen dut crosscountryko txapelketarekin. Hurrengo urtean senior kategoriara igotzen naiz beraz asko entrenatu beharko dut, bertan jende oso ona dagoelako. Espero dut dena ondo joatea, baina ikusiko dugu zer geratzen den. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide