Mendekotasun tokiko planak Bigarren Hezkuntzako ikasleen familien arteko topaketak bultzatuko ditu

2015az geroztik abian den Laudio udalerriko menpekotasunen tokiko plana Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketa zikloetan ikasten ari diren ikasleen familiei zuzendutako topaketak garatzen ari da.

Urriaren 22an gauzatu zuten lehen topaketa Derrigorrezko Hezkuntza ondorengo mailatan, Batxilergo eta Lanbide Heziketa zikloetan, seme-alabak matrikulatuta dituzten ikastetxe guztietako familiak berton parte hartzera gonbidatuz.

2015az geroztik abian den Laudio udalerriko adikzioen tokiko planak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketa zikloetan ikasten ari diren ikasleen familiei zuzendutako topaketak garatzen ari da.

Urriaren 22an burutu zuten lehen topaketa Derrigorrezko Hezkuntza ondorengo mailatan, Batxilergo eta Lanbide Heziketa zikloetan, seme-alabak matrikulatuta dituzten ikastetxe guztietako familiak berton parte hartzera gonbidatuz. Azaroaren 9an jarraipena izango du ekimenak, Kultura Etxean, 18:15etik 19:30era “Nola prebenitu familia aldetik droga arazoak eta beste adikzioak: Babesa faktoreak”  titulupean eta Osadi osasunerako psikologia zerbitzuak dinamizatuta.

Izan ere droga-menpekotasunen prebetziotik haratago, teknologia berriek, ausazko joko eta apustuek zein bestelako faktoreekin lotutako adikzioak ere landuko dituzte topaketatan.

Familiekin elkarlanean

2015ean Haur eta Lehen Hezkuntzako  mailatako ikasleekin hasitako adizkioen prebentziorako planak hitzaldi, topaketa eta aholkularitza lanak uztartzen ditu ikastetxeen esparruan eta oraingo fasean nerabeen familien inplikazioa ere bultzatzeko ekimenak jarri ditu abian.

“Heziketa eta prebentzio goiztiarra oso garrantzitsua da, arazoa baina nerabezaro adin tartean bizi eta bistaratzen da argiago. Pertsona autonomoak dira baina ez dute behar besteko heldutasuna erronka hauei bakarrik aurre egiteko” azaldu zuen Isabel Bovedak, Gizarte Ongizate, Osasun eta Lankidetza arloko zinegotziak ekimena aurkeztean. “Adin horietan ere familien lana oso garrantzitsua da” azpimarratu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide