Sonometroa erosteko eta Iñarrondo mendia babesteko egitasmoak aurkeztu ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2015ko aza. 8a, 21:21

Laudioko Udalak hiru proposamen aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren diru-laguntzen deialdira.

Jon Ander Altube zinegotziak azaldu duenez, hiru proposamen aurkeztu ditzake herri bakoitzak gehienez eta udalak ahalegin berezia egin du aukera guztiak baliatzeko.

Deialdi horretara hiru arlo desberdinetako egitasmoak aurkeztu daitezke: jasangarritasunerako heziketa, klima aldaketa eta atmosfera eta biodibertsitatea.

Laudioko Udalak hiru proposamen aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren laguntzen deialdiara.  Jon Ander Altube zinegotziak azaldu duenez, hiru proposamen aurkeztu ahal ditu herri bakoitzak gehienez eta Udalak ahalegin berezia egin du aukera guztiak baliatzeko.

Deialdi honetara hiru arlo desberdinetako egitasmoak aurkeztu ahal dira:  jasangarritasunerako heziketa, klima aldaketa eta atmosfera eta biodibertsitatea.

Zarataren inguruko sentsibilizazioa

Jasangarritasunerako heziketari dagokionez,  “Eskola agenda 21” proiektua aurkeztu du Udalak aurreko deialdietan bezala. Edizio honetan ikasleak zarataren arazoaren inguruan sentsibilizatzea izango da helburua, 14.085, 85 euroko aurrekontua du proiektuak (BEZa barne).

Herriko diagonistiko akustikoa

Klima aldaketa eta atmosfera arlorako aurkeztuko den egitasmoak ere zaratarekin du harremana. Duela gutxi herriko zarata mapa osatu eta zarata araudia onartu du Udalak eta 2016rako ekintza plan bat osatzea da asmoa. Ekintza nagusiak udaltzaingoa araudiko sonometro batez hornitzea, zarata neurtzen trebatzea eta herri osoko diagnostiko akustiko bat osatzea izango lirateke, 18.089,50 euroko aurrekontuarekin.

Iñarrondoko biodibertsitatea babestea

Bideodibertitate arloan, duela gutxi Ermuko Santutegia eta Santa Luzia ingurua berreskuratzeko plana onartu denez, bertan dagoen Iñarrondo mendia babesteko proiektua aurkeztu du Udalak. Iñarrondoko flora inbentarioa eta faunaren errolda egitea, bertan dagoen artadia babestea, hainbat mendi hegaletan haritzak landatzea eta landare exotiko inbaditzaileak kentzea dira aurreikusitako ekintzak, 26.620 euroko aurrekontuarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide