Talleres Arechaga enpresako akzio ugari enkantean esleitu behar zituzten astelehenean. Epaileek ordea, erabaki dute enkantea bertan behera uztea momentuz.
Talleres Jaulice, Caldereria Leuna eta Pigran Ugaoko langileen abokatuen eskaera aintzat hartu dute epaitegian eta Inversiones y Servicios Ovillan-ek Talleres Arechagari zor dion dirua artifiziala edo benetakoa den ikertuko dute.
Ovillan-en jabea Talleres Arechagako akzioduna da ere eta berak sortutako zorra dela eta bere akzioak enkantean salduko dituzte.
Talleres Arechagak salatu zuen Ovillaneko arduradunak 500.000 euro inguru zor dizkiola eta epaileek hori egia dela ziurtatu nahi dute.
Eragindako zorra argitu eta zehaztu ostean berriro ekingo diote enkanteari.