Estrasburgoko Epaitegian helegitea jartzeko erabiliko dute biharko kontzertuan lortutako dirua

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas 2015ko aza. 6a, 10:23

Ceivar Galizako errepresioaren kontrako taldeak hainbat euskal herritarren laguntzaz antolatutako elkartasun kontzertua egingo da bihar Aretako frontoian.

Ceivar Galizako errepresioaren kontrako taldeak hainbat euskal herritarren laguntzaz antolatutako elkartasun kontzertua egingo da bihar Aretako frontoian.

Antolatzaileen helburua da azkenaldian atxilotutako “Resistencia Galega” taldeko kideen aldeko dirua lortzea. Diru horrekin Estrasburgoko Epaitegian helegitea aurkeztu nahi du Ceivarrek, antolakundearen ustez gehiegizko kartzela zigorrak ezarri baitizkiete Galizako militanteei.

Euskal preso politikoei ere elkartasuna aldarrikatzeko tartea egongo da. Aiaraldeko presoak diren Aletxu Zobaran eta Alaitz Aramanediri hain zuzen.

Galizako mugimendu independentistak adierazpen eta eskubide askatasun urraketa ugari izan dituela salatu du. Mugimenduaren ustez estatuak eragindako eskubide urraketen kontrako mugimendu indartu egin zenean errepresioa areagotu eta gogortu zen.

Galizar askok kartzela ezagutu dute, azken urteetan 50 bat inguru, Entzutegi Nazionalak horrela aginduta. Hori dela eta, Ceivar taldea sortu zuten 2003. urtean babes juridiko eta legala emateko.

Kontzertuan joko duten taldeak hurrengoak dira: Gatillazo, Josetxu Piperrak, Kañeria 13, Ultimos Reyes, Keltoi eta Liska. Emanaldia 20:00etan hasiko da Aretako pilotalekuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide