Emakumeak ahalduntzeko jarduerak antolatu dituzte

Erredakzioa 2015ko aza. 5a, 07:41

Azaroan emakumeei zuzendutako eta emakumeen inguruko hainbat jarduera egingo dira. Hala Solastiar emakume taldeak hitzaldiak emango ditu eta berdintasun arloak autodefentsa tailerrak. Gainera, Zinema eta Emakumea zikloa jarraituko du.

Azaroan emakumeei zuzendutako eta emakumeen inguruko hainbat jarduera egingo dira. Hala Solastiar emakume taldeak hitzaldiak emango ditu eta berdintasun arloak autodefentsa tailerrak. Gainera, Zinema eta Emakumea zikloa jarraituko du.

Solastiar elkarteak kontsumoaren eta emakumeen osasunaren inguruko hitzaldi eta tailerrak egingo ditu. Atzo “El buen consumo y cómo consumir eficientemente” hitzaldia egin zuen. Hilaren 11n, aldiz, Elízabet Álbarezek kontsumitzerako orduan erabaki egokiak hartzeko gakoak emango ditu, 16:30ean izango da hitzordua Kultur Etxean.

Azaroaren 12an emakumea eta bere osasunaren inguruko tailerra emango dute 18:00etan Kultur Etxean.

Autodefentsa tailerra

Bestalde, Berdintasun arloak bi autodefentsa tailer antolatuko ditu. Lehenengoa aurretik formakuntzaren bat jaso duten emakumeei zuzenduta egongo da eta azaroaren 15ean egingo da. Bigarrena azaroaren 22an emango da eta emakume guztiei irekita dago.

Bi tailerrak 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era egingo dira Kultur etxean, eta bakoitzak 3 euro balioko du. Laudion erroldatuak ez dauden emakumeek, aldiz, 5 euro ordaindu beharko dute. Izen emateak 94 403 48 50 telefonoan egin behar dira.

Zinema 

Zinea eta Emakumea Zikloaren hurrengo emanaldia azaroaren 5ean izango da, “Timbuktu” filmarekin. Azaroaren 12an “Una segunda madre” emango dute. Biak LHUIn eskainiko dira 18:30ean eta sarrera doakoa izango da

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide