Astelehenean egindako premiazko Laudioko udal osoko bilkuran onartu zituzten 2016ko ordenantza fiskalak. EH Bilduk eta Omniak alde bozkatu zuten eta gainerako taldeek aurka.
Zergen izozketak eta igoerak
2016ko tasa, zerga eta prezio publiko gehienak dauden moduan mantenduko dituzte, igoerak egin gabe. Ondare Higiezin Zerga ere izoztuko dute eta gainera horretarako hobariak egongo dira.
Zenbait zerbitzuk %1eko igoera izango dute; hilerriak, hirigintza baimenek, lurzoru publikoaren okupazioak eta animalien bilketak, besteak beste.
Salbuespenak ere badaude. Lur zoru publikoa okupatzen duten kutxazainek %20 gehiago ordaindu beharko dute.
Zaborren kudeaketa zerbitzua %5ean garestituko da eta ur zerbitzuak ere igoera progresiboa izango du.