Karrantzako rallysprinta izan da Euskadiko txapelketarekin bukatzeko azken lasterketa. Aingeru Castro eta Alaitz Urkiolak lasterketaren garaipena lortu zuten eta, ondorioz Euskadiko rallysprint txapelketaren lehen postua lortu zuten larunbatean.
Aurtengo txapelketaren lehen postua lortzeko borroka handia egon da. Izan ere, azken lasterketa oso erabakigarria izan zen txapelduna hautatzeko. Guztira 10 lasterketa izan dira, eta Karrantzakoa jokatu baino lehen Aingeru Castro eta Alaitz Urkiolak 2. postua okupatzen zuten. Lehen postua, aldiz, Iban Tarsiciorako zen eta honek soilik, 3 puntuko abantaila ateratzen zien Castro eta Urkiolari.