Gala egingo dute bihar euskara sustatzen duten ostalari eta merkatarien ahaleginak aitortzeko

Erredakzioa 2015ko aza. 2a, 11:57

Herriko 166 merkatarik, ostalarik eta zerbitzu enpresek euskara erabiltzeko konpromisoa hartu dute. Haiei eskerrak emateko gala egingo dute 20:00etan Zubiko etxean, bihar.

Herriko 166 merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresek euskara erabiltzeko konpromisoa hartu dute eta haiei eskerrak emateko gala antolatu dute 20:00etan Zubiko etxean datorren azaroaren 3rako. Bertan, konpromisoa izenpetuko dute eta euskal abestiekin girotutako luntxa egongo da. Udalaren arabera konpromiso horrek nabarmen eragin du herriko hizkuntza-giroan.

2013ko otsailean Laudio Udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetan euskararen erabilera sustatzeko plana abiatu zuen eta harrezkero hainbat ekimen egin ditu. Horietako bat “Dendaketan” izeneko euskara ikastaroa izan zen, merkatariei zuzendutakoa eta ordutegi aukera zabalagoa eskaintzen zuena.

Promozio kanpainak ere martxan jarri dira “Euskara sari ziurra” bezala. Langileen argazkia eta "Nirekin euskaraz" mezua zuten metakrilatozko bereizgarri batzuen bidez langile euskaldunak identifikazioa errazteko kanpaina ere egin dute.

Plana sinatu zuten establezimendu berriek positiboki baloratu zuten ekimena egindako inkesta batean. Gehienek bezeroengan euskararen erabileran aldaketak eman direla adierazi zuten. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide