AEKOk, Aiaraldeko Enpresen Koordinaziorako Federazioak, Aiarako Koadrilako Erakusleihoen bigarren Txapelketan parte hartzeko deia egin du. Ekimena eskualdeko merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu establezimenduei zuzenduta dago.
Bigarren urtez AEKOk Araiako kuadrilako saltokietako erakusleihoak dotore eta original janzteko deialdia egin du. Erakusketak barruan zein kanpoan jar daitezke eta parte-hartzea doakoa da. Bertan normalean saltzen dituzten produktu eta artikuluak erakutsi beharko dira nahiz eta gaia librea izan. Erakusleihoak abenduaren 9tik 23ra egon beharko dira erakusgai. Izen ematea azaroaren 18 arte egin ahalko da APILLeko bulegoan (Zumalakarregi, 33 1º ezk.), 946722801 eta 944030578 telefonoetan edo apill@laudiocomercial.com helbidean.
Sari banaketa abenduaren 16an egingo da eta establezimendu parte-hartzaile guztiak egon beharko dira, izan ere ez irabazleen izenak bertan esango dituzte eta ez pertsonalki.