Basalarrina Elkarteak buruhandiak eta erraldoiak eskuratzeko egitasmoa abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2015ko urr. 31a, 10:25

Basalarrina Euskara Elkarteak euskal mitologian oinarritutako buruhandiak eta erraldoiak eskuratzeko abiatu berri duen egitasmorako atxikimendua eskatu die ikastetxeei eta kultura eragileei.

Elkartearen esanetan: ”Euskal Kultura eta euskararen transmisioan herriko eragileek tresna berriak eskura izatea garrantzitsua da. Modu honetan, erraldoiak eta buruhandiak erabilgarri egongo lirateke Laudion egiten diren zenbait kultura ospakizunetarako".

Basalarrina Euskara Elkarteak ikastetxeei eta kultura eragileei euskal mitologian oinarritutatako buruhandiak eta erraldoiak eskuratzeko abiatu berri duen egitasmo berrirako atxikimendua eskatu die.

Elkartearen esanetan ”Euskal Kultura eta euskararen transmisioan herriko eragileek tresna berriak eskura izatea garrantzitsua da. Modu honetan, erraldoiak eta buruhandiak erabilgarri egongo lirateke Laudion burutzen diren zenbait kultura egitasmotarako ”

Proposamenarekin bat egiten duten elkarte, ikastetxe zein kultura eragile ezberdinek izenpetutako idazki formal baten bitartez Udalari babesa eta bitarteko ekonomikoak eskatu dizkiete.

Irailaren 14rako aurreikusita dago pertsonaia mitologikoen Euskal kalejira egitea eta horretarako Basalarrina Euskara Elkartetik kalejira taldea osatzen hasi dira, jada pertsonaia esanguratsuenak edota ezagunenak aukeratu dituzte, Mari,Tartalo, Basajaun, Mikolasa, Akerbeltz eta Sorgina, alegia. Baina adiera eman dutenez hau ez da behin betiko pertsonaien zirriborroa, zabalik baitaude edozien proposamen entzutera.





LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide