Hilik aurkitu dute desagertutako Rafael Calle laudioarra

Erredakzioa 2015ko urr. 30a, 09:45

Rafael Calle Rabanalen gorpua aurkitu zuen atzo Laudioko herritar batek Goienurin arratsaldeko 16:00ak aldera.

Bere senideek duela bi aste salatu zuten bere desagertzea eta bilaketa lanak abiatu zituen Ertzaintzak.

Pasa den astean bilaketa lanak bertan behera utzi zituen poliziak.

Rafael Callek 62 urte zituen. Bere senideek ez dute hiletarik egingo baina eskertu nahi izan dute herritarren laguntza.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide