Laudioko Mikologia Elkarteak eta Arloteek Gorka Urkijo omendu zuten atzo Zubiko Etxean. Gorka Urkijo bi talde horietako kidea zen eta duela hilabete batzuk hil zen.
Omenaldian alkateak, lagunek eta senideek parte hartu zuten. Hasteko, Arloteek “Luciano y Clara” kanta abestu zuten. Horren ostean ikus-entzuneko pare bat eskaini zituzten Urkijoren bizitza eta zaletasunak gogoratzeko.
Jarraian Arloteek “Xalbadorren heriotza” abestu zuten eta Gorka Urkijoren senideek plaka bat jaso zuten mikologia elkartearen partez.
Argazkiak: Leire Urkijo, Fontso Larrazabal