Laudioko udal euskaltegiak sor daitezkeen euskara irakasle beharrak -gaixotasun bajak medio, adibidez- betetzeko lan-poltsa osatzea erabaki du. Horretarako deialdia zabaldu eta lehiaketa eredua jarraituko du.
Izena emateko beharrezkoa da maisutza ikasketak, diplomatura edo baliokidea izatea. Horrez gain Hizkuntza Eskakizuna 4 ere izan behar dute interesdunek.
Eskabideak Laudioko Udal Euskaltegiko idazkaritzan -Lamuza 1 01400 Laudio, telefonoa: 946 722283- aurkeztu daitezke 9:00etatik 14:00etara.