Hilabete hasieran izan zen Urduñako ziklokrosa eta asteburu honetan Laudiokoaren txanda izango da. Lehenengo lasterketa goizeko 9:00tan hasiko da.
450 txirrindularik parte hartzea espero dute. Goizeko 9:00an izango da lehenengo lasterketa eta Master 40, 50 eta 60-koek parte hartuko dute. 10:00ean Master 30-ekoen txanda izango da. Kadeteak, ordea, emakumeak zein gizonak, 11:00ean lehiatuko dira. 12:10ean Junior emakume eta gizonak eta emakumezkoen elite kategoriek ariko dira zirkuituan. Bukatzeko, 13:15ean Seniorrak , Sub 23 eta elitea arituko dira.
2550 metrotako zirkuitua izango da. %10a errepidetik eta beste zati bat arean, %10 pistan eta beste guztia zelaian. Elkartearen arabera, Espainiako Koparen zirkuiturik gogorrenetakoa da. Jose Angelek dioenaren arabera “Azpiegitura oso onak ditugu: dutxak, aparkalekua, garbiketarako box-a eta gauzarik onena, lasterketan murgiltzen den gizartea da”
Ibilbidearen zailtasunik nabarmenena ia atsedenik ez egotea da. Jose Angelek dio gainera eguraldiak ere asko zaildu dezakeela zirkuitua, euriak lokatz asko sortzen baitu.
Historia apur bat
Jarraian egindako VII. edizioa da aurtengoa. Aspaldi ziklokrosa egiteko ohitura zegoen Laudion, baina egiteari utzi zioten. Jose Angel Arza, Laudioar TE-ko kidearen arabera, ziklokrosa berreskuratzearen ideia, elkarteko kide batzuen eskutik etorri zen. Haien ustez, Master kategoriako txirrindulariek ziklokrosean aritzeko kanpora joateko beharra zuten, Euskadin ez baitzegoen horrelako ziklokrosik. Horregatik, elkarteak bat antolatzea erabaki zuten. Gaur egun, Espainiako Koparen parte da Laudioko ziklokrosa, nahiz eta aurten, arazo batzuen erruz oraindik ez dakiten.