Oposizioko alderdiek zergen inguruko proposamenak egin dituzte udal gobernu taldeak aztertu ditzan

Erredakzioa 2015eko urriaren 27a

Laudioko oposizioan dauden talde gehienek plazaratu dituzte dagoeneko udal gobernu taldeari egindako udal zergen eta tasen inguruko ekarpenak. EH Bilduk aztertu beharko ditu erabakitzeko zeintzuk onartuko dituen. Aste honetan arloko batzordean zehaztuko dute.

Laudioko oposizioan dauden talde gehienek plazaratu dituzte dagoeneko udal gobernu taldeari egindako udal zergen eta tasen inguruko ekarpenak. EH Bilduk aztertu beharko ditu erabakitzeko zenbat onartuko dituen.

Zergak jaistea edo izoztea

Jeltzaleek eta sozialistek proposatu dituzten ideien artean, garrantzitsuena da tasa, zerga eta prezio publikoak %0,9 jaistea. Haien ustez KPI -kontsumoko prezioen indizea- neurri horretan jaitsi da eta ondorioz hori islatu beharko litzateke zerga politikan. Jeltzaleek uste dute zergak izoztu behar direla gutxienez.

Hobariak

Jeltzaleek hiri izatea duten orubeen Balioaren Gehikuntzaren inguruko zergan hobari berriak proposatzen dituzte, jabetutako ondasuna oinordekoaren ohiko etxebizitza den kasuetarako. Horretarako, familia unitatearen diru sarrerak aintzat hartuko lirateke zati edo atalka.

Finean, kasu horietan hurrengo diru sarreren araberako hobariak gauzatu behar direla uste du EAJk:

  • %100 hobaria 20.000,00 eurora arte.
  • %95 hobaria 27.200,00 eurora arte.
  • %75 hobaria 37.200,00 eurora arte.

Aldi berean, baratz ekologikoen tarifetan beherapena gauzatu behar dela azaldu du EAJk:

  • Ortu indibidualak hilabetean: 21,00 €.

  • Ortu bikoitzak/familia/kolektiboak, hiruhilabetean: 39, 00 €.

Neurri bera eskatu diote udal gobernu taldeari enpresa hazitegien lokaletan. Horrela, erabiltzaileek lehen urtean 9,00 euro ordainduko lukete metro karratuko eta hileko eta bigarren urtean 12 euro.

Kultur Etxeko ikastarotan asistentzia eraginkorraren araberako zatikako eta hilabeteko ordainketa iradoki dute jeltzaleek. Gainera, Laudion 2 urteko errolda dutenetzat eta 65 urte baino gehiago dituztenentzat beherapenak interesgarritzat jo dituzte.

Omnia

Alderdi indenpendenteak Ondasun Higiezin Zergaren inguruko hainbat proposamen egin ditu. Garrantzitsuena izan da etxebizitza hutsei OHZ igotzea, jabeek alokatu ditzaten.

Zentzu berean, eraikinetako fatxadetan dauden kutxazainei ere zerga igo behar zaiela iradoki du Omniak.

Sakelako enpresei dagokionez, sortzen dituzten erradiazioak direla eta zerga berria ezarri behar zaiela uste dute independenteek.

Hondakinen eta uraren zerbitzu igoerari buruz, Omniak uste du herritar guztiek ez dutela %5eko igoera izan behar. Horren ordez proposatu dute gehien erabiltzen duenak eta bitarteko diru gehiago duenak gehiago ordaintzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide