Mikologia Ibilbidea eta Halloween jaia antolatu dituzte

Erredakzioa 2015eko urriaren 27a

APILLek mikologia ibilbidea eta Halloween gaua antolatu ditu herriko hainbat denden eta tabernen partaidetzari esker. VI. Pintxo eta Kazolatxo Mikologikoen Ibilbidea hurrengo bi asteburuetan egingo da eta Halloween jaia urriaren 30ean eta 31n. Bi ekimenetan sariak banatuko dira.

APILLek mikologia ibilbidea eta Halloween gaua antolatu ditu herriko hainbat denden eta tabernen partaidetzari esker. VI. Pintxo eta Kazolatxo Mikologikoen Ibilbidea hurrengo bi asteburuetan egingo da eta Halloween jaia urriaren 30ean eta 31n. Bi ekimenetan sariak banatuko dira.

Mikologia

Seigarren urtez Pintxo eta Kazolatxo Mikologikoen Ibilbidea egingo da urriaren 31ko eta azaroaren 7ko asteburuetan. 21 tabernetan 19 pintxo eta 14 kazolatxo dastatzeko aukera egongo da eta herri-bozkaketako kupoia edozein taberna partaidetan jaso eta zigila liteke. Zozketan sartzeko sei sorta dastatu beharko dira: kanpoaldeko tabernetako bat, bi kazolatxo eta hiru pintxo, alegia.

Parte hartuko duten tabernak hauek dira: Alboka, Iluntze, Ilargi, Gozo Toki, Kupela, Zubiaur, Azoka, Arkupe, Kaia, Aguzki, Haitzulo Barri, Arrañope, Lauri Barri, Odeibar, El Túnel jatetxea, Ederki, Aldatz, Gorka, Zuberoa, Karrika jatetxea eta Batzokia.

Halloween gaua

Urriaren 30ean eta 31n zenbait tabernak Halloween ospatuko dute. Parte hartzen duena “Port Aventura Halloween” jolas parkera bi lagunentzako bidaiaren eta 100 euroko bidaia-txekearen zozketan sartuko da. Bi egun horietan 20:00etatik aurrera ibilbide orria zigilatzen dutenak sartuko dira lehen zozketan.

Mozorroturiko pertsonek gainera, txekea jasotzeko aukera izango dute. Parte hartuko duten tabernak hauek dira: Alboka, Bonaire, Gozo Toki, Haitzulo Barri, Iluntze, Indriska, Kaia, La Meca eta Sorgin. 

Aretan umeentzako jaia

Aretako Kultur Etxean haurrentzako Halloween disko-dantza egingo dute ostiralean 18:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide