Kiroldegiko gimnasioaren ekipamendua, saskiak, eskubaloi ateak eta megafonia berrituko ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2015ko urr. 25a, 21:27

Laudioko Udalak hainbat hobekuntza egingo du kiroldegian. Udan, kiroldegia itxita zegoen bitartean,  28.000 euro inguru inbertitu zituen aldagelak alikatatzeko eta datozen asteetan hobekuntza berriak gauzatuko dituzte, batez ere ekipamenduarekin lotutakoak. 18.000 euro inbertituko dira guztira.

Laudioko Udalak hainbat hobekuntza egingo du kiroldegian. Udan, kiroldegia itxita zegoen bitartean,  28.000 euro inguru inbertitu zituen aldagelak alikatatzeko eta datozen asteetan hobekuntza berriak gauzatuko dituzte, batez ere ekipamenduarekin lotutakoak. 18.000 euro inbertituko dira guztira.

3.000 euro gimnasioan eta 6.000 saskietan

Gimnasioan 3.000 euro gastatuko dituzte pisu eta ekipamendu berria jartzeko. Saskibaloi zelaietako saskiak ere aldatuko dira, saski berriek altuera erregulatzeko aukera izango dute eta umeak zein pertsona nagusiak entrenatu ahal izango dira horrela, 6.000 euroko inbertsioa izango da saski berriena. Eskubaloiko porteria berriak eta igeriketa egiteko aletak ere erosiko dira.

Kirol ekipamendua berritzeaz gain, megafonia sistema ere berrituko da, izan ere egungo sistema oso kaltetuta dago kiroldegiaren hezetasuna dela eta. Hainbat aldiz konpontzen saiatu eta gero sistema berritzea erabaki dute.

Skate pistan eta tenis zelaian hobekuntzak ere bai

Bestelako kirol instalazioetan ere berrikuntzak egingo ditu Laudioko Udalak datozen hilabeteetan, skate pistan erabiltzaileek proposatutako zenbait hobekuntza egingo dira -elementu berriak erosiz- eta Gardeako tenis pistaren zorua egokituko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide