Gaur 18:00etan hasiko da Laudioko udal osoko bilkura eta ohi bezala gai ugari landuko dituzte mozioen bitartez.
EAJk hiru mozio aurkeztu ditu. Lehenengoa kaleko garbiketari buruzkoa da, jeltzaleen ustez herriak itxura txarra ematen baitu kartelen, pankarten eta grafittien ondorioz, besteak beste.
Bigarren mozioa BAT garraio txartelari dagokio. EAJk uste du udalak lagundu dezakeela txartel horien kudeaketan.
Bukatzeko, jeltzaleek Gazteleku berria -dagoena osatuko duena, alegia- herriko erdigunean kokatzeko eskatuko dute.
Omniak ere lau mozio aurkeztuko ditu. Lehenengoak udal langileen jakituria izango du hizpide. Udaleko ondasun higiezinen kontu-ikuskapena eta udaleko kontu-ikuspen energetikoa eskatuko dute bigarren eta hirugarren mozioek, hurrenez hurren.
Bukatzeko partaidetzarako aurrekontuei buruzko testua aurkeztu du alderdi independenteak. Horren ordezko mozioak proposatuko dituzte EAJk eta EH Bilduk.
PSE-EEk ere mozio bat eramango du udalbatzara pobrezia energetikoan eta egoera ahulean dauden pertsonen babesa jorratzeko.