Padela praktikatzen duten herritar batzuek kirol horretarako pista eraikitzeko eskaera egin nahi diote Udalari. Horretarako beharrezko jo dituzte herritarren sinadurak. Hori dela eta, Laudioko hainbat dendatan sinadura orriak jarri dituzte.
Eskaera sinatu nahi duenak hurrengo lekuetan egin dezake: Goar, “La casa del Yogurt”, Ussia urdaitegia, Resa etxea eta Keska taberna. Eskaera laster aurkeztu behar dute Udalean, eta horregatik sinadura-orriak aste bat edo bitan egongo dira aipatutako tokietan.
Eskatzaileek uste dute padela gero eta gehiago praktikatzen dela. Laudion ez dago pistarik eta horregatik kirolariek Arrigorriaga, Ugao edo Etxebarrira jo behar dute. Gainera, pisten kostua, beste kirol pista batzuekin alderatuta, merke samarra dela eta mantenuak ez duela ia kosturik adierazi dute.