"Liburuaren helburu nagusia da Pedro Ibarraren lanak izan duen eragina eta balioa adieraztea"

Erredakzioa 2015ko urr. 26a, 06:40

NOEMI BERGANTIÑOS (Laudio, 1979) EHUko Gizarte Langintzako Eskolako irakaslea eta Administrazio eta Politika Zientzietan doktorea da. Liburu bat editatu du eta horren inguruan hitz egin du.

Contextos y perspectivas de la democracia: ensayos en honor a Pedro Ibarra Güell” liburua argitaratu duzu. Nola sortu zen aukera eta zein izan da prozesua?

NOEMI BERGANTIÑOS (Laudio, 1980)

Contextos y perspectivas de la democracia: ensayos en honor a Pedro Ibarra Güell” liburua argitaratu duzu. Nola sortu zen aukera eta zein izan da prozesua?

Prozesu oso luzea izan da. Orain dela bi urte Pedro Ibarrarekin tesi doktorala egin genuen hiru lagun elkartu ginen eta bere erretiroa zela eta itzuli nahi genion aurreko urteetan berarekin irakatsi eta egindako guztia.

Unibertsitatean hainbat omenaldi egin izan dira eredu hau jarraituz eta egokia ikusi genuen. Izan ere, liburu honetan parte hartzen dugun guztiok Pedrok irakatsitako ezagutza, justizia eta demokraziarekiko konpromisoak isla izan du gure lanetan.

Aukera polita izan da ikustea eta adieraztea bere lanak izan duen eragina; ez bakarrik guregan baizik eta gizarte zientzietan oro har.

Nola baloratu duzu egindako lana? Zaila da elkarlanean liburua argitaratzea?

Oso pozik gaude liburuak izan duen harrerarekin. Pentsatzen dugu baliagarria izango dela hainbat urtetan Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Zientzietan Fakultatean Pedrok zuzendu izan zituen hainbat ikerlan jasotzeko eta azaltzeko.

Egile gehienak Administrazio eta Politika Saileko kideak dira, baina badaude ere beste saileko lagun batzuk. Ekimena sortu zenean gonbidapena luzatu genion Pedrorekin elkarlanean egondako jende askori (ziur norbait ahaztu genuela…) eta erantzuna primerakoa izan zen.

Egia da hainbeste egile izanda zaila egiten dela planteatutako helburu guztiak betetzea baina pentsatzen dugu esperientzia polita izan dela.

Zein da liburuaren helburua? Zer eztabaida mota sortu nahi du?

Helburu nagusia Pedro Ibarraren lanak izan duen eragina eta balioa adieraztea izan da. Berak hainbat gai eta proiektu zuzendu izan ditu baina azpimarratzekoa da demokraziarekiko izan duen konpromiso pertsonala, politikoa eta baita akademikoa ere.

Horregatik, liburuak duen izenburuarekin gonbidatu nahi dugu jendea demokrazia kontzeptuak dituen dimentsio, ikuspuntu edota praktika zehatzak ezagutzera. Konplexutasun horretan aritzera lagundu zigun Pedro berak.

Hau da liburu batean parte hartzen duzun lehenengo aldia?

Ez, irakasle bezala nire lanaren parte bat da ikerlana eta ikerlanaren hedapena garatzea. Azken urte hauetan parte hartu izan dut liburu eta artikulu batzuetan, beti ere arlo akademikoan kokatzen direnak.

Pedrorekin ere argitaratu izan ditut beste lan batzuk eta orain berarekin koordinatzen ari gara liburu berri bat demokraziaren esanahiaren bilakaeraren inguruan, non erreferentziazko egile batzuen lanak jasoko ditugun.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide