Skolastika Zerbitzu Literarioak “CreActividad” ekimena abiatuko du; adin guztietako emakumeei zuzendutako espazioa. Eskuz egindako sorkuntzen eta literaturaren bitartez, krisi pertsonal edo ekonomikoari aurre egiteko eremua izango da.
Saioak urriaren 30etik abenduaren 4 arte egingo dira ostiraletan 17:00etatik aurrera Kultur Etxean. Bertan, eta panpina bat eginez eta ondoren erabiliz, norberaren baitako kontzeptuez, sentimenduez eta egungo egoera bizitzeko eraz hausnartuko da eta sormena erabiliz, krisiei aurre egiten ikasiko da.
Espazio horrek beraz bakoitzak duen sorkuntzaz baliatuz hausnarketarako bidea ireki nahi du.
Tailerra gazteleraz emango da eta plaza mugatuak ditu. Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko 94 403 48 50 telefonora deitu behar da, Udaleko Berdintasun Arlora.