Hedabideek zabaldu dute zinpeko epaimahaiak erruduntzat jo ostean Kantabriako Entzutegiak 40 urteko kartzela zigorra ezarri diola La Salveko Laredoko hondartzan Mercedes García Baliño eta Gabino García laudioarrak hil zituen pertsonari.
20 urteko zigorra jaso du hiltzaileak erailketa bakoitzeko. Gainera, Laredora hurbiltzeko debekua izango du eta biktimen senideekin harremanetan jartzea ere debekatu diote.
Horretaz gain, 215.116 euro ordaindu beharko dizkio hildakoen ama eta emazteari -Mercedes García eta Gabino García alaba eta aita ziren- eta 50.615 euro anai eta seme bakoitzari.
Akusazio partikularraren eta Kantabriako Osasun Zerbitzuaren gastuak ere bere gain hartu beharko ditu zigortuak.