Laudioko Udaltzaingoak jakinarazi du atzo goizeko 07:00ak aldera auto batek 75 urteko gizonezko bat harrapatu zuela.
Antza, biktimak konortea galdu zuen baina berehala suspertu zuten zerbitzu medikuek. Istripuaren ondorioz Galdakaoko ospitalera eraman zuten anbulantzian.
Istripuaren sorburua, udaltzainen ustez, eguraldian eta kaleko egoeran dago. Zumalakarregi etorbidean jazo zen gertakaria, zebrabide batean.
Udaltzaingoak uste du puntu horretan -Herriko plaza eta anbulatorioaren artean kokatuta dagoen pasabidea- argi gutxi dagoela euria egiten duenean eta gidariek ez dituzte alboetan dauden oinezkoak.
Udaltzainen ustez zenbait bitarteko tekniko jarri beharko lirateke horrelako lekuetan -oinezkoen presentzia iragartzen dituzten argiak, adibidez-.