Agertu gabe jarraitzen du Rafael Calle Rabanal laudioarrak, Babes Zibilak adierazi duenez. Ostiralean jakinarazi zuten bere senideek laudioarra desagertu egin zela. Ertzaintzak eguerdian jaso zuen salaketa.
Poliziak azaldu duenez, desagertutako gizonaren familia kanpoan egon da astebetez eta itzuli direnean ez dute topatu. Horren ondorioz senideek ezin dute ziurtatu noiz desagertu den. Gaur Rafael Calle Rabanalek bisitatzen dituen ohiko lekuetan bilatu dute baina ez dute aurkitu.
Rafael Calle Rabanalek 60 urte dauzka, 1,70 metroko altuera eta 70 kilo inguru. Informazioren bat izanez gero, senideek eskatu dute Laudioko Ertzain-Etxearekin harremanetan jartzeko 944063860 telefonora deituz.