Talleres Arechagako ia akzio erdiak enkantera aterako dira konkurtso-prozesu batean

Erredakzioa 2015ko urr. 15a, 08:34

Gardean kokatuta dagoen Talleres Arechaga enpresako akzio ugari -% 49,5 hain zuzen- enkantera aterako dituzte azaroaren 2an.

Hala ere, Talleres Jaulice, Caldereria Leuna eta Pigran Ugaoko langileen abokatuak helegitea jarriko du enkantearen aurka. Abokatuak uste du akats formalak eman direla prozeduran, besteak beste.

Konkurtso-prozesua

Talleres Arechagako akzioak konkurtso-prozesu baten barruan emango dira, Juan Antonio Jauregui Urrutikoetxearen aurkako prozesuan hain zuzen.

Gardean kokatuta dagoen Talleres Arechaga enpresako akzio ugari -% 49,5 hain zuzen- enkantera aterako dituzte azaroaren 2an.

Hala ere, Talleres Jaulice, Caldereria Leuna eta Pigran Ugaoko langileen abokatuak helegitea jarriko du enkantearen aurka. Abokatuak uste du akats formalak eman direla prozeduran, besteak beste.

Konkurtso-prozesua

Talleres Arechagako akzioak konkurtso-prozesu baten barruan emango dira, Juan Antonio Jauregui Urrutikoetxearen aurkako prozesuan hain zuzen.

Pertsona hori Talleres Jaulice, Caldereria Leuna eta Pigran Ugaoko enpresek sortutako 7.000.000 euroko zorra sortzeagatik errudun jo dute epaileek eta hori dela eta Inversiones y Servicios Ovillan zituen akzioak enkantera aterako dituzte.

Ovillaren bitartez Talleres Arechagako % 49,5eko akzioen jabea zen Juan Antonio Jauregui Urruticoechea eta horregatik enkantera eramango dituzte.

632.000 euroko balioa

Lehenengo enkanterako 632.000 eurotan tasatu dituzte akzioen balioa eta lehenengo ekintza horretan % 60ra heldu behar da eskaintza. Bigarrenean modu askean egingo litzateke.

Dena den, Juan Antonio Jauregui Urruticoecheak zor ugari pilatu ditu. Elkargiri 210.000 euro zor dizkio, Banco Popularri 310.000, Talleres Arechagari 500.000 inguru eta Talleres Jaulice, Caldereria Leuna eta Pigran Ugaoko langileei -horietako batzuk Laudiokoak, Arrankudiaga-Zollokoak eta Urduñakoak- 800.000 euro, besteak beste.

Legeari iruzur

Langileen abokatuaren ustez Talleres Arechagak eskatu dituen zorrak legeari iruzurra eginez aurkeztu ditu. Juan Antonio Jauregui Urruticoecheako Talleres Arechagako akzioak dituztenez -% 0,5 alegia- enkanteko eskaintza handiena berdinduz eskuratu ditzakete eta.

Valvospain enpresako akzioak

Pasa den astean beste konkurtso-prozesu batean Valvospain taldearen -Amurrioko Lazaro Ituarte enpresako taldearen jabea- akzioak ere enkantera atera ziren. 2.500.000 euro eskaini zituen Errioxako talde batek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide