Iza igogailu enpresak Oboid StartUp arabarrarekin aliatu da igogailu interaktiboak diseinatu ahal izateko. “Visualiza” proiektuaren bidez interneterako konexioaz hornitutako panelak izango dituzten igogailuak diseinatuko dituzte.
Igogailuan bertan eguraldia ezagutu edo albiste-kanalak irakurri, mantenimendu-zerbitzuaren oharrak ikuskatu edo lursail-administratzailearen jakinarazpenak kontsultatzeko aukera eskaini nahi dute jadanik fase pilotuan abian duten proiektuaren bidez.
Garatzen ari diren gailuak igogailuaren identifikazio-plaka ere ordezkatuko luke, azken mantentze-lanen dataren berri ere emanez. 2016 urterako lehen instalazioak burutzea espero dute auzo-erkidego pribatuetan zein eraikin publikoetan.
Berrikuntzak denbora errealeko komunikazio kanala eskainiko du mantentze-lanak zein larrialdi egoeren kudeaketari begira. Ekipamenduaren funtzionamenduaren inguruko informazioa biltzeko tresna eskainiko du izan daitezkeen akatsei aurrea hartzeko aukera eskainiz eta ezbeharretan bideo-euskarria ere emanez.
Iza igogailu enpresak 50 urtetik gorako eskarmentua du igogailuak muntatzen eta mantentzen. Oboid enpresa berriz 2012an sortu zen EHUren Arabako Campuseko Agudezia ekintzailetza programaren barruan, telefonia adimenduaren inguruneko teknologiak eta aplikazioak oinarri dituzten industria-soluzioetan espezializatutako startup teknologikoa da.