Laudioko Kiroldegian babes pertsonalerako ikastaroa egingo da. Bushikan Kirol Klubak antolatu du eta ikastaroa jaso ahal izateko aukera ezberdinak eskainiko ditu elkarteak.
Astelehen eta asteazkenetan arratsaldez eskainiko da ikastaroa, 19:00tatik 20:30ak arte . Astearte eta ostegunetan, berriz, goizez, 10:00etatik 11:30ak arte. Larunbatetan ere, goizez eskainiko da, baina bi orduko klasea izango da 10:30etatik 12:30ak arte.
Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko deitu 669 814 675 edo 687 736 725 telefonora.