Lamuza Ikastetxeko guraso elkarteak ikastetxearen kanpoaldean horma-irudia osatzea erabaki du. Ekimenaren helburua, tokia edertzeaz gain, Laudioko kultur aniztasuna ere islatzea izango da.
Ideiak emateko deialdia zabalik
Horma-irudia edonork parte hartzeko moduan egin nahi dute. Horregatik, eskolako kideei bakarrik ez, herritar guztiei ere deialdia zabaldu diete irudiak izan behar dituen mezu eta elementuen inguruan ideiak eman ditzaten, iradokizunak info@muralismopublico.com helbidera bidali behar dira.
Azaroan, bidalitako ideia guztiak jaso eta bilera egingo dute horma-irudiaren diseinua erabakitzeko. Urtarrilean aurkeztuko da azken diseinua eta horma-irudia egiteari ekingo diote ostean.
Irudia ez da horman bertan margotuko, hormatik 10 zentimetrotara kokatuko diren ohial batzuetan baizik.