Udalak ez du modu baikorrean baloratu Foru Aldundiarekin izandako bilera enplegua sustatzeko

Erredakzioa 2015ko urr. 14a, 08:10

Urriaren 8an bilera egin zuten Laudioko udaleko eta Arabako Foru Aldundiko ordezkariek; Iñigo Martinez Cerrillo zeinegotzi laudioarrak eta Cristina Gonzalez PSE-EEko diputatuak, hain zuzen.

Bileraren helburua enplegua izan zen eta EH Bilduko ordezkaria egindako balorazioa ez da bereziki baikorra izan.

Hasteko, Iñigo Martinez Cerrillok azaldu du Arabako Foru Aldundiak Laudioko udala baina diru gutxiago bideratzen duela enplegu planerako. Laudioko udalak 930.000 euro inbertitzen dituen bitartean, foru erakundeak 600.000 gastatzen ditu arabar lurralde osoan.

Gainera, Aldundian aurten inbertsioa areagotzeko asmoa badaukate ere, ez dute berebiziko igoerarik aurreikusi.

Laudioko udalaren eskaerak

Laudioko udalak 11 puntu helarazi zizkion Cristina Gonzalezi. Enplegu planak sustatzeko diru gehiago behar zuela azaldu zion Iñigo Martinez Cerrillok diputatuari. Iaz 50.000 euro erabili zituen Arabako Foru Aldundiak horretarako Aiarako Koadrila osorako eta.

Bestalde, herriko enpresekin elkartzeko gonbidapena luzatu zion zinegotziak, sinergiak, elkarlana eta trebakuntza bultzatzeko.

Trebakuntzari lotuta, plan zehatzak eskatu zituen udalak, orain arte egindakoak herrialdeko ikuspegi baitzuten.

Tokiko Garapen agentzien elkarlana erraztea, ekintzaileak babestea diru-laguntzekin eta lehen sektorea bultzatzea ere landu zuten, besteak beste.

APILL elkartearekin dagoen hitzarmena ere aipatu zuen udalak. Haien ustez Foru Aldundiak egiten duen ekarpen ekonomikoa handiagoa izan beharko litzateke. Egun, Laudioko udalak 20.000 eurorekin laguntzen duen bitartean Aldundiak 8.000 euro inbertitzen ditu merkatarien elkartean.

Laguntza europarrak

Bileran Cristina Gonzalez diputatuak aipatu zuen eskualde deprimituentzako diru-laguntzak lortzeko ahalegina egingo duela Arabako Foru Aldundiak.

Hala ere, Iñigo Martinez Cerrillo Laudioko zinegotzia ez da oso itxaropentsu agertu, eskualdeak ez du betetzen zenbait baldintza laguntza horiek jasotzeko eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide