Jaien daten inguruko eztabaida hasiko dute urriaren 24an deialdi ireki baten bitartez

Erredakzioa 2015ko urr. 13a, 08:27

Urriaren 24an Kultura Etxean goizeko 10:00etatik 14:00ak arte ekingo diote jaien daten inguruko eztabaidari. Gai horretan interesatuta dagoen orok parte har dezake hitzorduan baina ekimena gidatzen duen taldeak bereziki zuzendu du eztabaida kultur, kirol eta jai talde eta eragileei, merkatariei, talde politikoei eta herri etxeei.

Antolatzaileek espero dute 60 edo 80 pertsona inguruk ekarpenak egitea osatuko diren lan-taldeetan -world cafe eredua jarraituz-.

Urriaren 24an Kultura Etxean goizeko 10:00etatik 14:00ak arte ekingo diote jaien daten inguruko eztabaidari. Gai horretan interesatuta dagoen orok parte har dezake hitzorduan baina ekimena gidatzen duen taldeak bereziki zuzendu du eztabaida kultur, kirol eta jai talde eta eragileei, merkatariei, talde politikoei eta herri etxeei.

Antolatzaileek espero dute 60 edo 80 pertsona inguruk ekarpenak egitea osatuko diren lan-taldeetan -world cafe eredua jarraituz-.

Hau prozesu baten lehenengo urratsa izango da, talde sustatzaileak ez baitu nahi eztabaida ika-mika politikoa bilakatzea. Hori dela eta adostasun zabala bilatuko du.

Eztabaidaren ildoak

Jaien daten inguruko hausnarketa bultzatu duen taldea iaz osatu zen eta ondorioz eztabaida ez da zerotik abiatuko. Dagoeneko lanketa zehatza egin dute taldekideek eta horren inguruan jorratuko dute iritzi trukaketa.

Horrela, lehenik eta behin mahai gainean jarriko dituzte zenbait aldagai; jaiek zenbateko iraupena behar duten, noiz kokatu behar diren egutegian, Bilboko jaiekin bat egingo duten eta abuztuko erdialdeko egunak txertatu behar diren.

Balizko datak

Egutegiari dagokionez lan-taldeak zabaldu dituen proposamenak hurrengoak dira: indarrean dauden datak mantentzea, abuztuko 15etatik 22ra egitea, abuztuko bigarren larunbatean hasi eta hileko hirugarren igandean bukatzea, abuztuko hirugarren larunbatean abiatzea eta hileko laugarren igandean amaitzea, abuztu eta iraila artean ospatzea eta bukatzeko, ekainean gauzatzea ospakizunak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide