Emakumeak ahalduntzeko hiru ikastaro egingo dira

Erredakzioa 2015ko urr. 13a, 10:20

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna dela eta Berdintasun Arloak emakumeei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu. Hala, beldurrak baztertzen ikasteko tailerra, coaching ikastaroa eta maitasun erromantikoa desegiteko lantegia egingo dira.

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna dela eta Berdintasun Arloak emakumeei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu. Hala, beldurrak baztertzen ikasteko tailerra, coaching ikastaroa eta maitasun erromantikoa desegiteko lantegia egingo dira.

Emakumeentzako coaching tailerra urriaren 13an -gaur-, 14an -bihar-, 19an, 20an eta 21ean izango da Kultur Etxean 17:30etik 20:30ak arte. Bertan, eguneroko erronkei behar bezala eusteko gakoak ikasiko dira.

Emakumeak eta munstroak. Gure beldurrak baztertzen ikasten” azaroaren 2an, 4an, 9an,11n,16an eta 18an egingo da 17:30etik 20:00ak arte Kultur Etxean. Ikastaroan emakumeak geldiarazten dituzten “munstroak” identifikatzeko estrategiak diseinatzen irakatsiko da, ikasitako beldurrak baztertuz.

Bestalde, Faktoria Lilak “desprintzesatze” tailer bat emango du urriak 15ean eta 22an Kultur Etxean. Ikastaroaren ordutegia 18:30etik 20:30era izango da eta 4 gai-multzo izango ditu. Bertan, emakumeak pasibo egiten dituen eta nahi duten bizimodua izateko oztopo izaten diren gaiak jorratuko dira.

Hiru ikastarotan plaza kopurua mugatua da. Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko 94 403 48 50 telefonora deitu behar da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide