Zerga eta tasa sozialak izoztea eta beste batzuk igotzea proposatu du udal gobernu taldeak

Erredakzioa 2015ko urr. 13a, 11:30

Laudioko udal gobernu taldeak prestatu du oposizioari helarazteko zergen inguruko zirriborroa. Bere asmoa da 3 batzordetan lantzea, ekarpenak jasotzea, adostasuna lortzea eta zerga araudi berria urriaren bukaeran edo azaroan hasieran prest egotea.

Hainbat irizpide mantendu

EH Bilduko taldeak zenbait irizpide ez ditu aldatu nahi, horrela, hobariak, ordainketa zatitua eta OHZren izozketa -Foru Aldundiak eragindako “catastrazo”-aren ostean- mantendu nahi ditu.

Laudioko udal gobernu taldeak prestatu du oposizioari helarazteko zergen inguruko zirriborroa. Bere asmoa da 3 batzordetan lantzea, ekarpenak jasotzea, adostasuna lortzea eta zerga araudi berria urriaren bukaeran edo azaroan hasieran prest egotea.

Hainbat irizpide mantendu

EH Bilduko taldeak zenbait irizpide ez ditu aldatu nahi, horrela, hobariak, ordainketa zatitua eta OHZren izozketa -Foru Aldundiak eragindako “catastrazo”-aren ostean- mantendu nahi ditu.

Gai sozialetan igoerarik ez

Zentzu berean, udal gobernu taldeak esparru sozialean kokatzen dituen zerga eta prezioak dauden moduan jarraitzea nahi du. Kirol jarduerak sartu ditu arlo horren barruan, besteak beste.

Zergen igoera

Laudioko udal gobernu taldeak igoerak proposatuko dizkio gainerako taldeei sozialak ez diren esparruetan. Igoera hori %1ekoa izan beharko litzateke, EH Bilduren ustez.

Hala ere, bi salbuespen ere planteatu ditu, zaborren kudeaketaren zerbitzua eta ura. Jon Ander Altube alkateordeak azaldu du orain zaborrak ez direla tratatzen Jundizen, Gardelegin baizik. Zabortegi berriak gastua 90.000 eurotan areagotu du eta ondorioz %5eko igoera proposatu dute.

Bestalde, ur zerbitzuan ere %5eko igoera beharrezkoa dela uste dute, “urte gutxi barru Basaurbe eta Markixanako araztegiak kudeatu beharko genituzke eta neurriak hartu behar dira horretarako”, adierazi du Jon Ander Altube

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide