Latiorrondo kaleko ur saneamendua hobetzeko proiektua egin eta Aretako geltoki aurreko magala konponduko dute

Erredakzioa 2015ko urr. 13a, 08:10

Udalak proiektua garatuko du Latiorrondo kaleko ur saneamendua hobetzeko. Ekinbide nagusia saneamendu sarea lur publikora eramatea izango da. Izan ere, 60. hamarkadan eraiki zen, etxeekin batera, eta lur pribatutan kokatuta dago. Hori dela eta, matxuraren bat egonez gero, arazoak sortzen dira konpontzerako orduan.

Horretaz gain, obrak aprobetxatuz, irisgarritasuna hobetzeari eta argiak aldatzeari ekingo diote. Argiak Laudioko beste hainbat kaletan bezala kontsumo txikiko LED sistemakoak izango dira.

Udalak proiektua garatu du Latiorrondo kaleko ur saneamendua hobetzeko. Ekinbide nagusia saneamendu sarea lur publikora eramatea izango da. Izan ere, hirurogeigarren hamarkadan eraiki zen, etxeekin batera, eta lur pribatutan kokatuta dago. Hori dela eta, matxuraren bat egonez gero, arazoak sortzen dira konpontzerako orduan.

Horretaz gain, obrak aprobetxatuz, irisgarritasuna hobetzeari eta argiak aldatzeari ekingo diote. Argiak Laudioko beste hainbat kaletan bezala kontsumo txikiko LED sistemakoak izango dira.

Obra osoaren aurrekontua 332.338,28 eurokoa da. Aurrekontuetan jasota ez badago ere, Udalak aurrena proiektuaren erredakzioa nahi du, ondoren diru-laguntza publikoak lortzeko aukerarik dagoen aztertzeko. Proiektuaren nondik norakoak azaltzeko eta ekarpenak jasotzeko bilera egin zuten pasa den astean auzokideekin batera.

 

Aretako geltoki aurreko magaleko lur jausiak

Lur jausiak direla eta, Aretan, berriz, geltoki aurreko magalean konponketa lanak egingo dituzte. Konponbidea bilatze aldera, kontratazio espedientea abiatu du Udalak. 113.000 euro inguruko lana izango da eta larria denez prozesua ahal bezain beste bizkortu dutela jakinarazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide