Urduña eta Laudio ziklokrosaren lekuko izango dira hilabete honetan

Ziklokrosa izango da hilabete honetako protagonista. Izan ere, hilabete hasieran Urduñan egongo da bat eta hilabete bukaeran Laudion beste bat. Urduñakoa urriaren 2an izango da, Laudioko berriz, urriaren 31n.

Ziklokrosa izango da hilabete honetako protagonista. Izan ere, hilabete hasieran Urduñan egongo da bat eta hilabete bukaeran Laudion beste bat. Urduñakoa urriaren 2an izango da, Laudioko berriz, urriaren 31n.

Urduñako TE eta Laudioko TE dira ziklokrosen antolatzaileak. Bi elkarteek diotenaren arabera horrelako ziklokros bat antolatzerako orduan kostu ekonomikoari asko erreparatu beharra dago. Izan ere kategoria denek lehiatzen dute, gizonezkoak, zein emakumezkoak.

Axier Oiartzabalen iritziz, Urduñako TE-ko kidea, lur sail egokiak izatearen garrantzia azpimarratzen du. Urduñan egingo den lehen ziklokrosa da eta lur sailak distantzia minimoa jasoko duen zirkuitu bat egiteko adina espazio izan behar du.

Urduñako ziklokrosa

Aurten Urduñako ziklokrosaren lehen edizioa izango da. Oiartzabalek dionaren arabera, ideia elkartean zuzendaritza batzordea berritu zenean proposatu zuten. Elkarteak txirrindularitza sustatu nahi zuen eta “kategoriak guztiak bilduko zituen froga bat egitea pentsatu genuen”.

Euskadiko txapelketaren lehen ziklokros froga izango da Urduñakoa. Guztira, urritik urtarrilera bitartean 18 ziklokros izango dira. Horietako batzuk internazionalak edo beste froga batzuetarako baliagarriak dira.

2800 metroko zirkuitua izango da. Horietatik 200 metro errepidetik izango dira eta beste guztia zelaian. 3 gune ezberdin egongo dira Urduñako ziklokrosean. Bata Kintana kaleko inguruetan eta bertan aldapa bat egongo da. Beste gune bat Mugarri inguruan egongo da. Ez da aldaparik egongo baina bihurgunez beteriko zatia izango da. Bukatzeko, zezen plazaren gunea egongo da, izan ere zirkuitua plazaren barrutik pasako da. Irteera eta helmuga, berriz, toki beretik egingo da, Eskola Publikoaren aurretik, alegia.

200 partaide inguruk parte hartuko dute ziklokrosean. 10:00ean izango da lehen txanda eta kadeteak izango dira protagonista, emakumeak zein mutilak. 10:50ean, ordea, emakumezko eta gizonezko juniorrak eta emakumezko elitearen txanda izango da. Master kategoria 12:00an izango du lasterketa eta 13:00ean elite sub 23ak.

Laudioko ziklokrosa

Jarraian egindako VII. edizioa da aurtengoa. Aspaldi ziklokrosa egiteko ohitura zegoen Laudion, baina egiteari utzi zioten. Jose Angel Arza, Laudioar TE-ko kidearen arabera, ziklokrosa berreskuratzearen ideia, elkarteko kide batzuen eskutik etorri zen. Haien ustez, Master kategoriako txirrindulariak ziklokrosean aritzeko kanpora joateko beharra zuten, Euskadin ez baitzegoen horrelako ziklokrosik. Horregatik, elkarteak bat antolatzea erabaki zuten. Gaur egun, Espainiako Koparen parte da Laudioko ziklokrosa, nahiz eta aurten, arazo batzuen erruz oraindik ez dakiten.

2550 metrotako zirkuitua izango da. %10a errepidetik izango da, beste zati bat arean, %10 pistan eta beste guztia zelaian. Elkartearen arabera, Espainiako Koparen zirkuiturik gogorrenetakoa da. Jose Angelek dioenaren arabera “Azpiegitura oso onak ditugu: dutxak, aparkalekua, garbiketarako box-a eta gauzarik onena, lasterketan murgiltzen den gizartea da”

Ibilbidearen zailtasunik nabarmenena ia atsedenik ez egotea da. Jose Angelek dio gainera eguraldiak ere asko zaildu dezakeela zirkuitua, euriak lokatz asko sortzen baitu.

450 txirrindularik parte hartzea espero dute. Goizeko 9:00an izango da lehenengo lasterketa eta Master 40, 50 eta 60-koek parte hartuko dute. 10:00ean Master 30-ekoen txanda izango da. Kadeteek, ordea, emakumeak zein gizonak, 11:00ean lehiatuko dira. 12:10ean Junior emakume eta gizonak eta emakumezkoen elite kategoriek ariko dira zirkuituan. Bukatzeko, 13:15ean Seniorrak , Sub 23 eta elitea arituko dira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide