Urrian emakumeak izango dira protagonista eskainiko diren kultur ekintza askotan. Haien artean hitzaldiak, antzezlanak eta zinema daude.
Lehenengoa Solastiar emakume taldeak antolatutako kontsumo eskubideen inguruko hitzaldia izango da. Azken hau urriaren 14an egingo da Kultur Etxean 16:30ean eta bertan Eusko Jaurlaritzako Kontsumobideko kide batek hitz egingo du.
Hurrengo hitzordua urriaren 21ean izango da Josune Muñoz Skolastikako kideak Baztango trilogiaren inguruan emango duen literatur hitzaldiarekin. Solasaldia liburutegian izango da 18:30ean.
Emakumeak protagonista
Etxeko Andre-Gizonen Eguna dela-eta Solastiarrek bakarrizketa bat antolatu du urriak 28rako. “Después de los 40... y soltera!” Kultur Etxean antzeztuko da 16:30ean Isabel Azpiroz de Navarraren eskutik. Sarrera doakoa izango da.
Bukatzeko, urriaren 29an 18:30ean LHUIn “Alma Salvaje” pelikula ikusi ahalko da. Filma Zinema eta Emakumea IX. Zikloaren baitan dago eta sarrera doakoa da.