Azaroaren 7an, larunbata, kontzertua eskainiko dute galiziar preso independentisten alde, Ceivar elkarteak antolatuta, besteak beste. Aretako pilotalekuan izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Sei talde igoko dira eskenatokira: Gatillazo, Kañeria 13, Piperrak, Keltoi!, Liska! eta Ultimos Reyes. Sarrerak aurrez internet bidez “entradium” atarian eskuratzeko aukera egongo da, egunean bertan salduko badira ere.
Ceivar preso independentista galiziarrei babesa emateko sortutako elkartea da. Bost dira preso dauden independentistak, estatu espainiarrean zehar sakabanatuak.