Laudioar Txirrindularitza Elkarteak bi hitzordu prestatu ditu datozen egunetarako. Lehenengoa Eskola Kirolen XX. Proba izango da eta urriaren 10ean jokatuko da 17:00etatik 18:30era Gardean. Bestea, aldiz, Laudioko ziklokrossaren zazpigarren edizioa izango da. Proba hau urriaren 31n egingo da 9:00etatik aurrera Ellakuriko zelaietan.
VII. Ziklokros lasterketan puntako lasterkariak parte hartuko dute eta Ellakuriako zelaiko bulegoetan eman beharko da izena. Iaz bezala, aurten ere Espainiar Fererazioko txapelketarako kontuan hartuko da eta maila ezberdinak egongo dira: masterrak (40, 50 eta 60 urte bitartekoak), Master 30, kadeteak ( gizonezkoak eta emakumezkoak), juniorrak ( emakumezkoak eta gizonezkoak), gizonezko eta emakumezko elitea, 23 azpikoak eta seniorrak.