Udalbatzan hala onartuta, Laudioko Udaleko langileek 2012ko eguberrietan jaso ez zuten aparteko ordainsariaren %25 gehiago jasoko dute. Garai hartan, egoera ekonomikoa dela eta, esparru publikoko aparteko ordainsarietan murrizketak agindu zituzten gobernutik. Erabakiak eragingo zituen ondorioei aurre egiteko, udalak aparteko mailegua eskatzeko aukera eman zien langileei.
Erabaki berriarekin egoera desberdinetan aurkitzen diren langileak saritzen dira. Mailegua eskatu zutenei ordainsariaren %25era arte konpentsatzen zaie. Eskatu ez zutenek osorik jasoko dute %25a. Azkenik, garai hartan langile izan zirenek, eta jada ez direnek, kopuru berdina jasoko dute. Izan ere, mailegua eskatu bazuten ere, langile izateari utzi ziotenean utzitako dirua itzultzeko eskatu zitzaien.