Desadostasuna nagusi Laudion 4 ordu eta erdiko udalbatzan

Erredakzioa 2015ko urr. 3a, 12:48

Astelehenean udal osoko bilkura egin zuten Laudion. 18:00etan hasi eta 22:40ak arte luzatu zen. Arrazoi nagusia udal gobernu taldearen eta oposizioaren arteko desadostasuna izan zen.

Nahiz eta EH Bilduko bozeramailea Jon Ander Altubek azaldu zuen EAJ, Omnia eta PP alderdiek aurkeztutako mozioen hainbat edukirekin ados zegoela, oposizioaren alderdi nagusiei -Omnia eta EAJri, alegia- leporatu zien gaiak behar den moduan ez lantzea -arloko batzordetan eta udal tokiko batzordean, hain zuzen- eta udalbatzara eramatea protagonismoa bilatzeko hedabidetan.

Astelehenean udal osoko bilkura egin zuten Laudion. 18:00etan hasi zen udalbatza eta 22:40ak arte luzatu zen. Arrazoi nagusia udal gobernu taldearen eta oposizioaren arteko desadostasuna izan zen.

Nahiz eta EH Bilduko bozeramailea Jon Ander Altubek azaldu zuen EAJ, Omnia eta PP alderdiek aurkeztutako mozioen hainbat edukirekin ados zegoela, oposizioaren alderdi nagusiei -Omnia eta EAJ, alegia- leporatu zien gaiak behar den moduan ez lantzea -arloko batzordetan eta udal tokiko batzordean, hain zuzen- eta udalbatzara eramatea protagonismoa bilatzeko hedabidetan.

Oposizioak erantzun zuen ez duela udal gobernu taldearen jarduera oztopatzeko asmorik eta mozioen bitartez ekarpenak egitea duela helburu. Era berean, oposizioak argudiatu zuen mozio gehienek kutsu teknikoa zutela eta ez politikoa. Ondorioz, erantsi zuten ez zutela ulertzen zergatik leporatzen zioten udal gobernu taldea higatzeko asmorik.

Oposizioak aurkeztutako mozioen artean 3 teknologia berrien ingurukoak ziren.

Wi Fi, Streaming eta App

EAJ, Omnia eta PP alderdiek Wi Fi puntuak udal azpiegituretan jartzeko, udal osoko bilkurak streaming bidez igortzeko eta sakelako app bat -herritarren partaidetza sustatzeko- garatzeko mozioak aurkeztu eta onartu zituzten PSE-EEren babesarekin.

EH Bilduk aurka bozkatu zuen hasierako argudioei eutsiz -gai horiek batzordetan landu behar direla udalbatzara eraman baino lehen- Wi Fiaren mozioan ezik. Kasu horretan aurka bozkatu zuen zuhurtasun printzipioa argudiatuz.

Wi Fi-a eztabaidagai

Wi Fiaren mozioaren harira Latiorro Ikastetxeko guraso elkarteko kide batek hartu zuen hitza teknologia berri horren alde egin ez zezaten eskatzeko. Ama horrek azaldu zuen Wi Fi-ak sortzen dituen uhinak kaltegarriak izan daitezkeela bereziki umeen aurka eta ondorioz zuhurtasunez jokatu behar dela.

Alvaro Barrios Omniako bozeramaileak erantzun zuen dagoeneko hainbat Wi Fi uhin daudela ezarrita eta udal taldeek behar dutela teknologia hori, haien bulegotan ordenagailu eta konexio bakarra baitute eta horrek zailtzen die lana egitea.

Juanma Ibarretxe EAJko bozeramaileak aldiz adierazi zuen Wi Fi teknologiari buruzko hainbat txosten irakurri dituela eta kaltegarria denik ez dagoela modu zientifikoan frogatuta.

Antzokia

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide