Mario Iglesias erruduntzat jo du zinpeko epaimahaiak hedabideek zabaldu dutenez. Epaimahaiak aho batez erabaki du kondenatua Gabino Garcia eta bere alaba Mercedes Garcia laudioarren hilketen arduraduna dela.
Epaian ziurtatu dute laudioarrek ez zutela defendatzeko aukerarik izan.
Gauzak horrela fiskaltzak 20 urteko kartzela zigorra eskatu du hilketa bakoitzagatik eta 315.000 euroko kalte-ordainak senideentzat. Akusazio partikularrak gauza bera eskatu du baina kalte-ordaina 500.000 eurokoa izan behar dela uste du.
Defentsak ordea, 15 urteko kartzela zigorra eskatu du hilketa bakoitzagatik -gutxiengo eskaera- eta 200.000 euroko kalte-ordainak, kasu honetan ez senide zuzen guztientzat baizik eta hildakoen emazte eta senarrarentzat -anai-arrebak baztertuz-.