Emakumenganako indarkeriaren aurkako inguruko jarduera ugari egingo dute urrian

Erredakzioa 2015ko urr. 1a, 09:05

Udaleko Berdintasun arloak emakumeenganako indarkeria desagertzeko Nazioarteko Eguna dela eta osatutako egitarauaren baitan jarduera ugari antolatu du.

Udaleko Berdintasun arloak emakumeenganako indarkeria desagertzeko Nazioarteko Eguna dela eta osatutako egitarauaren baitan jarduera ugari antolatu du.

Ekintzen artean 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako mugikorrekin egindako laburmetraiak sortzeko doako tailerra dago. Ikastaroa urriaren 17an, 24an eta 31an egingo da, 10:00etatik 13:00etara Kultur Etxean. Gainera, sorkuntza horiekin Aiaraldea “Beldur Barik Jarrera 2015” lehiaketan parte hartzeko aukera egongo da.

Urriaren 15ean eta 22an, aldiz, emakumeentzako “desprintzesatze” tailerra eskainiko da Kultur etxean. Horrez gain, emakumeentzako “coaching” ikastaro bat ere egingo dute. Bestalde, azaroaren 25eko egitaraua elkarteen eta udalaren artean osatzeko bilera urriaren 5ean egingo da 18:00etan Kultur etxean.

Lantegietan parte hartu nahi dutenek berdintasuna@laudio.eus helbidera idatzi edo 944 034 850 telefonora dei liteke.

Etxekoandre-Etxekogizonaren Eguna

Etxekoandre-Etxekogizonaren Eguna aprobetxatuz Solastiarrek kafe-antzerkia antolatu du Kultur etxeko butaken aretoan urriaren 7an. Oihalak Zabaltzen “Las 50 sombras de Paco” lana antzeztuko du bi emanaldietan: lehenengoa 18:30ean, eta bigarrena 19:30ean. Sarrera doakoa izango da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide