Hedabideek jakinarazi dute Onieva eta La Unión enpresek akordio batera heldu direla eta horren ondorioz bigarrenak lehenengoa erosiko du.
Onieva enpresa aretarrak ikasleak eta kirolariak garraiatzen ditu bereziki eta erdietsu duen akordioaren bidez bere 10 ibilgailu salduko dizkio La Unión-i.
La Unión-en apustua Aiaraldean
Onieva erosi ostean La Union garraio enpresak bere jarduera gehiago sendotu du eskualdean. Iaz 750 metro karratuko pabilioia ireki zuen Laudion eta aurten Aiara, Okondo, Artziniega, Laudio, Amurrio eta Gasteiz lotzen duen zerbitzu publikoaren kudeaketa eskuratu du.