Pasa den astean zabaldu zuten hedabideek administazioarekiko auzietarako 3. gelako epaiak Laudioko alkatea zigortu zuela espainiar ikurra balkoian ez jartzeagatik. Epailearen erabakia betetzeko udalak espainiar ikurra eskegi du balkoian. Baina hori ez ezik, beste hainbat ere ikusgai daude.
Tokiko erakundeak 4 ikur ofizial jarri ditu: Ikurrina, Arabakoa, Laudiokoa eta espainiarra. Horietaz gain Saharakoa eta Nikaraguakoa ere balkoian daude orain. Bando batean udal gobernu taldeak azaldu du bertako herriekin dagoela senidetuta -Arrankudiaga-Zollo ere Somotorekin senidetuta dagoen moduan-.
Gainera, Eskozia eta Kataluniako ikurrak ere eskegi ditu udal gobernu taldeak; “Euskal Herria bezala Europaren baitan beren toki propioa bilatzen ari diren” herriak baitira.