Azken egunotan Elorza Maisua eta Zubiko Kurajo kaleetako argiteria publikoan arazoak eman dira. Udal gobernu taldetik jakinarazi dutenez, obrarekin zerikusia badu ere, argiak itzalita egotearen ardura Iberdrola enpresak du, jarritako kontadorea desegokia dela-eta. Izan ere, mozketa automatikoa eragiten duen mugatzailedun kontadorea jarri du enpresak, espazio publikoan erabiltzen ez direnak. Hori dela eta, eta muga etxe bati dagokion neurrian jarrita, argiteria itzali egiten da.
Udaletxetik Iberdrolarekin kontaktuan jarri ziren eta behin behineko konponbidea eman zuten, behin betiko kontadorea jarri bitarte.
Plataformaren arazo teknikoak gaur konponduko dituzte
Ez da, ordea, obra berriak eman duen arazo bakarra. Tren geltokira igotzeko plataformak lehenengo egunetik funtzionamendu arazoak izan ditu. Zehazki, igotzen ari zela gelditu eta ateak blokeatzen ziren. Egunean bertan udal teknikariak bertaratu eta arazo identifikatu zuten. Gaur ekingo diete konpontze lanei. Gainera, plataforma kontrolatzeko panela aldatzeko eskatu dute Udaletik. Berriak egokiagoa behar du eta Braile irakurtzeko aukera eskaini.