Enplegu plan desberdinak onartu ditu Udalak azken hilabeteetan eta landa eremuak berreskuratzekoa izan da abiarazi duen lehenengoa. Irailaren 25etik zabalik dago plan honetan izena emateko epea eta urriaren 5era arte irekita egongo da. Bost pertsona kontratatuko ditu Udalak, lau langile eta langile buru bat.
Izena emateko baldintzak:
Hurrengoak dira enplegu planean izena emateko baldintzak:
- 35 urte baino gutxiagoko edo 50 baino gehiagoko langabea izatea
- Urte bete eramatea langabezian
- Azken urtean 6 hilabetez behintzat Lanbiden izena emanda egotea
- Laudion bizitzea
Udalak Sartu enpresarekin hitzarmena sinatu du lan programa kudeatzeko. Izena emateko Sartuk Gardeako poligonoan duen egoitzara jo edo 946727773 telefonora deitu daiteke, goizeko 8:00etatik 15:00etara. Lanpostuen iragarkia Lanbiden ere argitaratuta dago.