Oxigenoa Euskarari gazteak, 12-16 urte gutxi gora-behera bitartekoak, mendi zaletasuna eta, bereziki, euskararen erabilera uztartzeko programa berezi bat da. Mendi-txangoez gain, formazio osagarria hartuko dute: astronomia, lehen sorospenak, elikadura, sukaldaritza, orientazioa… Laudio Udaleko Euskara Arloak antolatutako egitasmoa da eta aurtengoa 6. edizioa izango da.
Aurreko asteetan, egitasmoa zuzentzen duen Julen Reketa mendi gidaria, udalerriko DBHko ikastetxeetatik (Laudio Ikastola, Laudio Institutua eta La Milagrosa) pasatu da aurkezpena egiteko. Horrez gain, pasa den irailaren 23an, asteazkena, aurkezpen irekia egin zuten, gurasoentzat eta abarrentzat, irudi, bideo eta abarrez lagunduta.
Eta egitasmoari hasiera emateko, lehenengo irteera igande honetan izango da, irailaren 27an, Pagoeta mendira, Aia aldean. Bertan, mendiaz gain, Agorregiko burdinola, errotak eta abar bisitatuko dituzte.
Gazteek zer nolako abenturak biziko dituzten ikusteko, egitaraua eskuragarri.