Laudioko udalak 28.000 euroko inbertsioa burutu berri du Granja kiroldegian ohiko udako mantenimendu lanetarako kirol instalazioek izaten duten geldiunearekin batera.
Izan ere Granja kiroldegiak geldiunea izaten du uda partean igerilekuak hustutzeko eta instalazioen garbiketa eta desinfekzioa burutzeko eta, aukeraz baliatuz hainbat lan burutu da berton. Inbertsio handiena instalazio elektrikoaren egokitzapenean burutu da, 17.000 eurokoa.
Horrez gain kiroldegirako sarbideko eskailera nagusien mantentze-lanak burutu dira, maila guztiak leunduz eta bernizatuz. Bestetik, gizonezko zein emakumezkoen aldagelatako dutxen alikatatu zati bat ere ordezkatu da.
Jon Ander Altubek, lehen alakateordeak, Granja kiroldegiko erabiltzaileek egindako ekarpenak ere kontutan hartu direla azpimarratu du Udalak egindako lanak azaltzean. Hortaz, udal brigadaren ardurapean hainbat konponketa txiki bideratu da eta beste hainbat burutzeko prozesuan dihardute egun.