Benito Lertxundi Orioko abeslariak kontzertua eskainiko du ostiralean 22:00etan Laudioko Kiroldegian.
Musika emanaldia doan ikusi nahi dutenentzat Aiaraldea.eus web-atariak bi sarrera bikoitza oparituko ditu.
Sarrerak eskuratu nahi dituztenek azaldu beharko dute Benito Lertxundik sortutako abestien artean zein den gehien gustatzen zaiena. Horretarako albiste honetan iruzkin bat egin beharko dute interesdunek.
Iruzkina egiten duten pertsonen artean zozketatuko dira sarrerak bihar arratsaldean.
Anima zaitezte parte hartzen eta komunitatean izena ez baduzue eman, oraindik egin dezakezue.