Urriaren 4an izango da Laudioko V. Irristaldi eguna

Urriaren 4an igandea, Laudioko Aldaiko Irristaketa KT-ak eta Laudioko Lautxirrinka KK-patinen gaineko V. Irristaldia antolatu dute Laudion. Ekintza horrek kirol honen ezaguera eta parte hartzea bultzatzea du helburu eta horretarako patinatzaile oro parte hartzera gonbidatzen dituzte bi kirol taldeek.

Urriaren 4an igandea, Laudioko Aldaiko Irristaketa KT-ak eta Laudioko Lautxirrinka KK-patinen gaineko V. Irristaldia antolatu dute Laudion. Ekintza horrek kirol honen ezaguera eta parte hartzea bultzatzea du helburu eta horretarako patinatzaile oro parte hartzera gonbidatzen dituzte bi kirol taldeek.

Egun horretan bertan eta goizean zehar, irristaketaren inguruan hainbat ekintza ezberdin antolatu dituzte. Irristaldi eguna institutuan goizeko 11:00etan eta 2km dituen txikienentzako ibilbide batekin hasiko da. Honen amaieran, 11:30ak inguru, 10km inguruko ibilbide luzeari ekingo diote. Ibilbide biak arazorik gabeko bide errazetatik burutuko dira. Bidean norbaitek laguntzarik behar izatekotan Aldaiko taldekoak eta hainbat boluntario laguntza emateko prest egongo dira.

Ibilbide luzea burutzen den bitartean haurrek institutuan burutuko diren hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango dute: irristaketaren inguruan burututako hainbat tailer eta jolas alegia.

Ibilbide luzearen amaiera 13:00etan bukatzea aurreikusita dago. Orduan hasiko dira erakustaldiak: Batetik, Master mailan munduko txapelduna dugun Ainhoa Galdeanoren eskutik burututako inline bidezko irristaketa artistikoko erakustaldia. Bestetik, eta taldeko partaideen artean kadete mailan Euskadiko txapeldunak eta txapeldun ordeak daudelarik, Laudioko Lautxirrinka KK-k ere erakustaldia eskainiko digu.

Jai egunari bukaera emateko taldean egingo den koreografia prestatuko da. Bertaratutako guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.

Izen ematea

Ibilbide ezberdinetan parte hartu nahi duen guztiak, izen ematea institutuan 10:30etatik aurrera eta dohainik egiteko aukera izango du. Babesak derrigorrezkoak direla jakinarazi dute kirol taldeek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide